Motzean

Mendi bat? Untxillatx. Hondartza gustuko duzu? Gorroto dut. Iaz behin ere ez nintzen joan eta aurten ez dakit joango naizen. Gaztetan Lekeitiora, Karraspiora, joaten ginen, auto-stopean. Oroitzapen polita daukat. Gaur egun umeak aitarekin joaten dira trenez Debara. Bi hondartza horiek baino ez ditut.

Oporretarako leku bat? Mendia dagoen edozein.

Erreferente bat? Ez daukat. Bat esatekotan, Irene Sarrionandia esango dut. 73 urteko andre bat da, eta mendi lasterketetan dabil oraindik.

Lehiaketan, noiz arte? Lehiaketan ez dakit, belaunek eta orkatilek uzten didatenera arte.

Mendian, noiz arte? Hil arte; hala espero dut.