EHUko Zeramika masterra: hamar urtean, errotuta

EHUko Zeramika masterrak hamar urte bete ditu aurten, eta oso balorazio positiboa egin du Carmen Marin Ruiz irakasleak. “Eragina izan du hemendik kanpo ere, akademiak zeramika aintzat hartzeko Arte Ederretako ikasketa esparru gisa”. Esaterako, azken urteetan Bilbon irekitako zeramika lantegietako artista “ia denek” masterra ikasi zuten.

Hastapenak ez ziren errazak izan, ordea. Orduko hartan ikaslea zen Marin. Gogoan du EHUko Arte Ederretako fakultateko irakasle talde batek egin zuela indar masterra sortzeko. “Borrokatu behar izan ziren”, Marinen hitzetan, Espainiako agintari akademikoek erreparoak baitzituzten.