Bilbo Arteren bekak diru gehiagokoak izango dira

Joan den martxoan, Bilbo Artek eskaintzen dituen zerbitzuak eta laguntza ekonomikoak aztertu zituzten zentroko arduradunek eta hainbat belaunalditako sei artistak: Luis Candaudap, Ramon Txurruka, Fermin Moreno, Ixone Sadaba, Zuhar Iruretagoiena eta Blanca Ortigak. Bilera horiek oinarri, Bilbo Artek beken eredu berri bat taxutu du.

Bilboko alkate Juan Mari Aburtoren arabera, eredu horrek hiru “hobekuntza” ekarriko ditu: artistei diru gehiago emango diete, beken iraupena luzeagoa izango da eta bekadunei euren lan pertsonala jarraitzeko beta emango die. “Plan estrategiko berriak artisten profesionalizazioa lehenetsiko du”, Aburtoren irudiko.