Jardunaldiak

Funcor izan zena ezagutarazteko, hainbat hitzaldi labur antolatu dituzte Elorrioko Alkartu elkarte gastronomikoan, 10:30etik 13:00etara. Parte hartzeko, izena eman behar da, gerediaga@gerediaga.eus helbidera idatzita edo 946-81 80 66 telefono zenbakira deituta.

Hizlariak eta hitzaldiak

Andoni Basabe. Funcor. Zer gertatu zen?

Julia Itoiz. Andoni Esparza y Funcor. La persona y la obra (Andoni Esparza eta Funcor. Pertsona eta bere obra).

Iñigo Agirre. Funcor ikastetxea eta ‘Crédito al honor’.

Mikel Onaindia. Elorrioko eskola esperimentala. Proiektu pedagogiko esperimental bat.

Ricardo Ajuria. Funcor: txirrindularien lantegia.

Jabier Lertxundi. Funcor eta Mondragon, bi eredu kooperatibo kontrajarriak.