30. urteurreneko ekitaldiak

Sasiburuk ekintza hauek egingo ditu bihar Barakaldon, 30. urteurrena ospatzeko:

11:00. Kalejira dantza taldeetako txistulariekin, San Bizente auzotik.

11:30. Haurrentzako puzgarriak, Errekatxuko parkean.

12:00. Dantza paseoa, San Bizente plazatik hasita.

13:00. Common Voice euskarazko grabazioen maratoia smartphonekin, San Bizente plazan.

13:00. Erraldoiak, San Bizente plazan.

13:30. Abesbatzen kalejira auzoan.

13:30. Gazte musikarien kalejira.

15:00. Herri bazkaria, Alkartu ikastolako aterpean —sarrera erosi behar da aurretik—. Aingeru Gorrotxategiren musika emanaldia; bertso saioa: Oihana Iguaran eta Aitor Sarriegi; photocall, zozketa…

17:00. Gazteentzako ginkana, Errekatxu plazan.

17:00. Gurasolagunak parkez parke, eta horma pintaketa.

18:00. Herri kirolak, Errekatxu kaleko parkean.

18:45. Schola Cantorum abesbatza, San Bizente plazan.

19:15. Kontzertua, San Bizente plazan: Endika Lahaine eta Laize MC.

20:00. Erromeria, San Bizente plazan.