Ondarroako Antxoa Eguna

Ondarroako Antxoaren Egunak asteburu osorako egitaraua dakar, zapatu eguerdiko Turrunetik hasi eta domeka goizeko estropadetaraino. Pintxo dastaketaz gain, sukaldaritza ikastaroak eta musika kontzertuak ere izango dira:

Bihar, zapatua

12:00. Jaiaren hasiera portuko turrunak lagunduta. Jarraian, pintxo dastaketa BBK-ko etxoletan eta herriko zenbait tabernatan. Kantaize Orfeoia ibiliko da, kalez kale.

12:00 – 14:00. Umeak kozinatzen tailerra: antxoak ozpin-oliotan prestatzeko tailerra, frontoiaren parean.

14:00. 2020ko eta 2022ko Zilarrezko Antxoak ematea, Alde Zaharrean.

16:00. Estropadak badian: Trainerillen Euskadiko Txapelketako kanporaketa.

18:30-01:00. DJ Jota Txo, Beikozinin.

21:00. DOE taldearen kontzertua, Musika plazan.

22:30. Keike taldearen kontzertua, Musika plazan.

Etzi, domeka

10:30. Estropadak badian: Trainerillen Euskadiko Txapelketako finala.