Elikabilbo Astea

Hauek dira Elikabilbo elikadura burujabetzaren aldeko egitasmoaren azken hiru egunetako jarduerak. Joan den domekan hasi zen egitasmoa, eta etzi bukatuko da. Bilbon egingo dira ekintza denak.

Gaur, barikua

20:00. Labore Kantari Taberna Ibiltaria musika taldearekin, Haro plazan hasita.

Bihar, zapatua

13:00. Gaztedi dantza taldeko umeen emanaldia eta txakolin dastaketa, Laboren (Haro plaza).

Etzi, domeka

11:00. Bizikleta ibilbide koloretsua Bilboko auzoetan, Enkarnazio plazatik hasita.

13:00. Elikadura burujabetzaren aldeko aldarriaren aurkezpena eta trikipoteoa, Plaza Barrian.