Mungiako Udala proiektuaren aurka agertu da

Aurretik Gatikak eta Jatabek egin bezala, Mungiako Udalak ere aho batez onartutako adierazpen instituzionala ezagutarazi du asteon, Gatika-Cubnezais kablearen proiektuaren aurka. Sustatu beharreko ereduaren aurkakoa dela uste du: pertsonak ardatz dituzten alternatiba lokalak bultzatu ordez, kontsumo geldiezinari erantzuteko azpiegitura dela gaitzetsi dute.

Osasunean, ingurumenean, Butroi errekako bioaniztasunean eta arlo sozioekonomikoan eragingo dituen kalteez ohartarazi dute. Proiektua geldituko ez balitz, berriz, eskatu dute kasu egiteko udalak dituen zuzenketei, berariaz kalteak txikitzeko eskaturikoei.