Motzean

Aretotik igaro diren artistetatik zein nabarmenduko zenuke? Asko daude. 1990eko urteetan jende askoren ibilbidea bultzatu genuen, gerora ezagunak egin direnak. Rodrigo Garcia, Angelica Liddel, La Ribot… Iratxe Ansari Espainiako Sari Nazionala eman diote berriki, eta Damian Muñozi ere eman zioten.

Zein diziplina jorratu nahiko zenukete? Ez dago egiteke dagoen zerbait. Baina erne gaude proposamen berriei. Adibidez, zirkua ezin dugunez egin lekuagatik, zirku berria egin dugu, tokiak ahalbidetzen duenaren arabera.

Zein izan ziren Fundicion sortzeko ereduak? Bruselan aurkitu genituen aretoak, orokorrean. Eta Bartzelonako La Fabrica, non klaseak ematen ziren, sortzen zen eta proposamen txikiak aurkezten ziren.