Arrigorriagako clown jaialdia

Gaur hasiko da Arrigorriagako clown jaialdia. Ikuskizunak, tailerrak eta erakusketa bat ere antolatu dituzte asteburu osorako. Euria eginez gero, kalean egitekoak diren ikuskizunak kiroldegian egingo dituzte.

Gaur

18:00. Kolektivo Konika konpainiaren Nire sudur punta zirku ikuskizuna, udaletxe aurreko plazan. Jatorria: Euskal Herria, Galizia, Herrialde Katalanak eta Italia.

18:00. Sarini zirku konpainiaren Txoriak Txori zirku ikuskizuna, Abusuko zentro soziokulturalean. Jatorria: Euskal Herria.

19:00. Malas compañias konpainiaren Zirkus zirku eta musika ikuskizuna, udaletxe aurreko plazan. Jatorria: Euskal Herria. (Euskaraz).

20:00. Nacho Villar Producciones Yllana konpainiaren Glubs antzerki ibiltariko ikuskizuna, Sare Solidarioen pergolan. Jatorria: Espainia.

Bihar

12:30. Trotamundos konpainiaren Historias de un Bahúl diziplina anitzeko ikuskizuna, San Antonioko frontoian. Jatorria: Euskal Herria.

18:00. Aireko yoga tailerra, 12 urtetik gorakoentzat, Gaztegunean. (Euskaraz).

18:30. Luigi Ciottaren Tutti in valigia clown-cabaret ikuskizuna, udaletxe aurreko plazan. Jatorria: Italia.

19:30. Leo Bassiren Best of Bass clown-bufoi ikuskizuna, udaletxe aurreko plazan. Jatorria: Italia. Estreinaldia Euskal Herrian.

21:00. Colette Gomette y Anna de Liriumen The ONE & the one clown-cabaret ikuskizuna, Lonbo aretoan. Jatorria: Frantzia eta Austria. Estreinaldia Euskal Herrian.

Etzi

12:00. Gari, Montxo ta Joselontxoren Petitxou 25 urte clown ikuskizuna, kiroldegian. Jatorria: Euskal Herria. (Euskaraz).

13:15. Natxo Monteroren Barbecho dantza ikuskizuna, udaletxe aurreko plazan. Jatorria: Euskal Herria.

18:00. Zirkozaurre konpainiaren KOBR3 zirku garaikide ikuskizuna, udaletxe aurreko plazan. Jatorria: Euskal Herria.

19:00. Piscore konpainiaren Concierto con fusión musika eta kale antzerki ikuskizuna, udaletxe aurreko plazan. Jatorria: Galizia.

20:30 . Mur konpainiaren De tú a tú zirku integratzaile ikuskizuna, Kiroldegian. Jatorria: Herrialde Katalanak.

21:00. Colette Gomette y Anna de Lirium The ONE & the one clown-cabaret ikuskizuna, Lonbo aretoan. Jatorria: Frantzia eta Austria.

Etzi arte

Erakusketa. Joan den asteko barikutik etzi arte, Taun Taun txotxongiloen Euskaldun berria izeneko erakusketa dago ikusgai, udaletxeko erakusketa aretoan. Ikustorduak, gaur eta bihar, 18:00etatik 20:00etara; domekan, 12:00etatik 14:00etara.