Motzean

Emakume erreferente bat zure bizitzan? Hiru ditut: ama, izeba eta amama.

Eta feminismoan? Virginie Despentes. Feminista konbentzitu, punk, pedagogiko, ulergarri eta giltzarri diren beste hainbat ezaugarriren nahasketa da.

Irakurri beharreko liburu bat? Nerea Barjolaren Microfísica sexista del poder. Funtsezkoak diren kontu asko azaltzen ditu. Emakume guztiok nahitaez irakurri beharrekoa da.

Egun, zeintzuk dira zuretzat espazio seguruak? Boileren espazioak, zalantzarik gabe. Ez dira eremu seguru bakarrak, baina bai erosoen sentitzen naizenak.