Mila medikutik gora erretiro adinera iristear

Bizkaiko Medikuen Elkargoak emandako datuen arabera, 2022. eta 2025. urteen artean 1.029 medikuk beteko dituzte 65 urte. Erretiro adinera iristear dira, beraz. Erakundeak zehaztu duenez, horietatik %47 lehen arretako espezialistak dira, edo medikuntza orokorrekoak. Azken horiek ere familia mediku lanak egin ditzakete.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak maiz azaldu du zerrendetan ez dagoela Osakidetzan lan egiteko langilerik. Sindikatuek sarri salatu dute BAME deialdiak egiteko orduan aurreikuspen falta izan dutela agintariek.