Lekukotzak

“14 urterekin hasi nintzen lanean, eta 175 peseta irabazten nituen hasieran. Gerezi garaia zenean, ez nuen fabrikan lanik egiten, gehiago irabazten bainuen etxeetan gereziak saltzen”.
Rosa Mari Isla (Lacabex-La Guatako langile ohia)

“1972-1973an, hilabete pasako greba izan genuen, igandeetan lan eginarazi nahi zutelako. Grisak etortzen ziren. Joaten ginen, fitxatzen genuen, baina kalean geratzen ginen. Gero, igandeetan ondo ordaintzen zutenez, elkar akabatu beharrean ibiltzen ziren igandeetan lan egiteko”.
Esperanza Ariño (Papelerako langilea 1968tik 1975era)

“Pozoitsua zen leungarria erabiltzen zen. Ez eskularrurik, ez maskararik, ez ezer. Medikua ez zen agertzen. Plantxen markoak egitean, materialak askatzen ziren, eta metalezko puntak hatzean sartzen ziren”.
Irene Vegas Zugasti (Plazako behargina hamar urtez)

“Eskolatik irten bezain laster, Plomosera joan nintzen lanera. Garai haietan ez zeneukan eskaera bat bidali beharrik. Ama joan zen fabrikakoekin hitz egitera, eta, hurrengo egunean, lanera”.
Marisol Corino (Plomos lantegiko behargin ohia)

“Enpresako oso oroitzapen onak dauzkat. Soldata baxuak geneuzkan, baina sartzen zirenez amaren soldata, bi ahizpa txikienak eta nirea, salbatu egin ginen. Gure etxeko salbazioa izan zen, aitarik ez zegoelako”.
Maria Carmen Alumbreros (Garsako langile ohia)

“Haurrek egiten zuten lan, 13 eta 14 urtekoak. Beti zorretan geunden, oso gutxi ordaintzen zutelako. Aparteko hiru ordu sartzen genituen, soldata apur bat igotzeko”.
Nieves Eras (La Conchitako behargin ohia)

“Gogorra zen eskuz bernizatzea. Goma laka erabiltzen zen, eta urre koloreko ezkata batzuk. Aholkolarekin berotu eta desegiten genituen. Eskularrurik ez genuenez erabiltzen, esku osoa erretzen zitzaigun gehienetan”.
Loli Avia (Muebles fabrikako behargin ohia)

“Fabrikak asko zikindu zuen ibaia. Lanean ari zirenean, apar asko irteten zen. Arrainik ere ez zegoen. Fabrika lanean ez zegoenean garbitu behar zen arropa”.
Maria Osante Carmelo (Serranoko jabeen etxeko langile ohia)