Tontolapiko Eguneko egitaraua

‘Babo Royal’

Ganso_&_Cia_-_'Babo_Royal'

12:30. Ganso & Ciak Babo Royal aurkeztuko du, Aurora Abasolo parkean. Inperio txikia duen errege zoroa eta trobadore berezi bat ditu protagonista.

‘Libelula’

'LIBELULA'

 

13:00. Toti Toronelek Herrialde Katalanetatik ekarriko du Libelula ikuskizuna. Hiru saio eskainiko ditu: 13:00etan, 17:00etan eta 19:00etan, Ezkurdin. Karpa txiki baten barruan, feriako antzoki txiki bat antolatuko du artistak.

‘Lonely Orkestar’

'LONELY ORKESTAR'

18:00. Karl Stetsek Lonely Orkestar taularatuko du, Josemiel Barandiaran kalean. Estilo askotako abestiak denak batera jotzeko obsesioa du artistak.

‘Home’

'HOME'

20:00. Cris Ls konpainiak Home aurkeztuko du, Aurora Abasolon. Bikote baten etxeko errutina neketsua erakutsiko dute.

‘Fuego salvaje’

 

'FUEGO SALVAJE'

22:00. Wilbur artista madrildarrak Fuego salvaje aurkeztuko du, San Agustin kulturgunean. Izana eta gorputza berriz konkistatzeko borroka taularatuko du.