Salmentak online egiteko atari berritua, laster

Gernika-Lumoko Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzuen Enpresen Elkarteak (GME) herriko denden erakusleiho berritua aurkeztuko du laster. Hala azaldu du Naira Iturbe bertako kudeatzaileak.

Bizkaiko Foru Aldundiak 2016an sortu zuen Bizkaia Digital Market atariarekin egin zuten bat hasieran. Bi urte geroago, euren ataria sortu zuten: Gernikamarket.com. Denda bakoitzak bere lekua du bertan. Ataria berritzeko prozesuan daude orain.