Artedrama egingo dute Aulestin, hilaren 18tik 23ra

Datorren astelehenetik zapatura bitartean euskal antzerkiaren topagune eta erakusleiho bihurtuko da Aulesti, beste urtebetez. Artedrama Euskal Laborategia (ADEL) egingo dute bertan. Hamazazpi urte bete ditu topaketak.

Antzerkilari gazteen ikuskizunek osatutako egitarau bat iragarri dute antolatzaileek. Besteak beste, bertan ikusi ahalko dira Jon Ander Urrestiren Tribis, baserri galdue; Aldatzen Laguntzen antzerki taldearen Birritan bortxatua; Khea Ziaterren Winona & Grace; Kamikaz Kolektiboa & Ttak Teatroaren Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi; Formolen Album eta ATX Teatroaren Lubaki lainotsua. Egun bakoitzeko ikuskizun bat eskainiko dute.