Motzean

Argazkilari historiko bat? Robert Doisneau. Naturarekin lotuta, Sebastian Salvador. Eta gizartearekin eta jaiekin lotuta, Cristina Garcia Rodero.

Argazkiak ateratzeko leku bat? Bardea [Nafarroa], adibidez. Ez naiz nekatzen hara joateaz.

Amets bat? Askotan furgonetaz ibiltzen naiz. Niretzat, politena da leku batera joatea, argazkietarako paisaia ederra eta aberatsa duena; han lo egiten dut, eta hurrengo egunean izugarrizko argiarekin esnatzen naiz. Nire ametsa da halako leku batean bizitzea beti. Esnatu, eta paisaia hori ikustea leiho handi batetik.

Erronka profesionalik? Jada ez. Ikusi dut dagoeneko ez dudala hainbeste garrantzi erreferente gisa. Gauza txikiak nahi ditut, ez proiektu handi bat. Helikoptero istripua izan eta gero, nire bizitza lasaitu egin zen. Elurra egiten du? Banoa Pirinioetara argazkiak ateratzera. Ez dut behar, baina nire arimarako garrantzitsua da. Nahiago dut halako bizitza sinple bat.