Etzi jokatuko da Winter Series torneoko finala

GERNIKA-LUMO. Winter Series zesta punta txapelketako lehen aldiaren finala etzi jokatuko dute, Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan, 12:00etan. Goikoetxea-Ai-

marre eta Erkiaga-Zabala bikoteak lehiatuko dira txapela zeinek eskuratu. Txapelketa urtarrilean hasi zen, eta publikoaren interesa piztea lortu du: frontoia lepo bete izan da, eta, dagoeneko, ez da geratzen finala ikusteko sarrerarik salgai.