Enkarterriko plan estrategikoko proiektuak, abian

Eusko Jaurlaritzak eta diputazioak Enkarterriko Plan Estrategikoaren martxa azaldu diete mankomunitateari eta udalei. 2023ra bitartean 45 jarduera egitea du jasota planak, eta dagoeneko martxan dauden guztiak. 56,8 milioi inbertituko dituzte guztira.

Mugikortasuna hobetzea, turismoa eta kultura uztartzea, hezkuntza eta enplegu arloak bateratzea, digitalizazioa, enpresa guneak sortzea eta bioekonomia sustatzea dira planaren helburu nagusiak. Mugikortasun arloan, esaterako, aipatu dute Bilboko metroaren laugarren linea eskualdera arte luzatuko litzatekeela.