Azken aurrekariak

Espainiako Auzitegi Nazionalak hirugarren gradua bertan behera uzten dion hirugarren euskal presoa da Iñigo Gutierrez. Unai Fanori eta Jon Crespori gauza bera egin diete.

Unai Fano
Iazko irailean. 2008tik kartzelan zegoen Larrabetzuko Unai Fano presoa, eta iazko urtarrilean atera zen kalera. Espainiako Espetxe Zuzendaritzako Idazkaritza Nagusiak orduan onartu zion hirugarren gradua. Gainera, ekainean kontrol telematikoa ezarri zion. Etxerat elkarteak azaldu zuen Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak helegiteak jarri zituen bitartean hartu zuela azken erabaki hori Espetxe Zuzendaritzak. Hala ere, Fanok kartzelara itzuli behar izan zuen irailaren 28an. Bigarren graduan espetxeratuta dago ordutik.

Jon Crespo
Otsailaren 10ean. 2002az geroztik espetxean zegoen Jon Crespo. Iazko urrian, Basauriko tratamendu batzordeak proposatu zuen hirugarren gradua ezartzea. Ordutik, kalean zegoen galdakoztarra. Joan den asteko ostegunean, Basauriko kartzelara itzuli behar izan zuen. Espainiako Auzitegi Nazionalak hartu zuen bigarren gradura itzularazteko erabakia, fiskaltzak helegitea jarri ondotik.