Lekeitioko portua berrantolatzeko lanak hasi dituzte

Lekeitioko portuko pantalan berriak eraikitzeko lanak hasi dituzte. Antolaketa berriaren bidez, erabiltzaileek euren txalupetara heltzeko “erraztasun handiagoa” edukiko dutela esan du udalak. “Segurtasuna handitu eta zerbitzuak ere gehituko zaizkie”. Gainera, ontzi gehiagorentzako lekua egongo da Lekeition; pantalan berriek 279 ontzientzarako lekua edukiko dute, eta gaur egun daudenak baino hogei gehiago izango dira.

Obrek 1.930.852,30 euroko kostua izango dute, eta EKP Euskadiko Kirol Portuak erakunde publikoak finantzatuko ditu. Lanen ardura, berriz, Astillerros Amilibia S.L. enpresak izango du. Udarako bukatuta izango dituztela espero dute.