Legez kanpoko arrantza materiala topatu da Bizkaian

Guardia Zibilak legez kanpoko arrantzarako erabiltzen den materiala topatu du Gabonen bueltan, Bizkaian. Lehenik, Galea lurmuturrean lupinak legez kanpo arrantzatzeko erabiltzen den 800 metroko nylonezko hari bat topatu zuen Getxon. Handik astebetera, marrazoak harrapatzeko nylonezko trentza bat aurkitu zuten Ean.