Etxahun Lekuek irabazi du bigarren finalaurrekoa

Joan den zapatuan jokatu zuten Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa, Galdakaon. Etxahun Lekue nagusitu zen, 547,5 punturekin, eta finalean izango da aurten ere. Oraingoz, beraz, bi bertsolarik dute ziurtatuta finaleko lekua: Gorka Pagonabarragak lehenengo finalaurrekoko irabazlea eta Lekuek berak.

Bihar jokatuko dute azken finalaurrekoa: Larrabetzuko pilotalekuan, 17:00etan. Orduan erabakiko da zein zortzi bertsolari ariko diren kantuan abenduaren 18ko finalean, Bilbon.