Azokako egitaraua

Zorrotzaurreko Espacio 600 gunean egingo da, bihar, Bilboko Azoka Beganoaren lehen aldia. 10:30etik 22:00etara, askotariko jarduerak egingo dituzte. Sarrera doakoa da.

10:30. Ateak irekitzea.

11:00. Ongi etorria. Jardunaldiaren aurkezpena eta kafea.

Egun osoan. Azoka: jakiak, edariak eta bestelako produktuak salduko dira. Talde militanteen mahai informatiboak jarriko dituzte. Arte erakusketak ikusteko eta tatuajeak egiteko aukera ere egongo da.

11:30. Hitzaldia: Gestionando un refugio en casa. RokeEnea mikrosantuarioa.

12:45. Hitzaldia: Kapitalismo beganoak ez du espezismoa suntsituko. Nor Euskal Herriko eragile antiespezista.

14:00. Erakusketa aurkezpena. Beatriz Gonzalez, Eider Aguero, Laura Torrico eta Histerika Hayfield sortzaileak.

17:00. Hitzaldia: Educación desde el respeto a los animales. Pilar Badia, Aula Animal.

18:00. Dokumentala: Lorratzean. Animalien askapenerako bidean. Aurkezpena eta emanaldia, Nor Euskal Herriko eragile antiespezistaren eskutik.

20:00. Kontzertuak: Major Arcana eta The Pushermen.