Maria Diaz de Haro egokitzeko lanak hasi ditu Bilbok

Bilboko Udalak herritarrentzat atseginago izateko korridore berde bihurtuko du Maria Diaz de Haro kalea. Aste honetan hasi dira obren lehen fasearekin. Simon Bolivar, Perez Galdos, Egia Jenerala eta Autonomia kaleen arteko etxadietan egingo dute orain lan. Guztira, 9.000 metro koadro inguruko eremua da, eta horietatik 6.000 baino gehiago oinezkoen guneetarako eta berdegune berrietarako erabiliko dira. Kale guztia egokitzean, zuhaitz masa handi bat sortuko da.