Aferaren historia

1993

Enklabeen foru araua. Batzar Nagusiek Bizkaiko enklabeak desagerraraziko zituen foru araua onartu zuten, eta herriek lurralde iraupen printzipioa bete behar zutela agindu.

2013

Abiñakoa, enklabea. EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen Abiñakoa enklabe bat dela Busturia barruan.

2016

Akordiorik ezean, Busturia. EAEko Auzitegi Nagusiak auto bidez iritzi zion udalerrien arteko adostasunik egon ezean Busturiak hartuko zuela osorik, ustezko enklabea inguratzen.

2017

Azken iltzea, Gernikan. Batzar Nagusiek enklabea Busturiari ematearen alde egin zuten, abstentzioz betetako bozketa batean.