%80

Jokalarien soldaten pisua aurrekontuan
Athleticen gastuen %80 soldatak dira. Denboraldi honetan, 91,3 milioi euro erabiliko ditu kirolariei ordaintzeko. Azken hamarkadan, bikoiztu egin da kopurua, nahiz eta azken hiru urteetan soldata garbia %10 jaitsi den. PFEZgatik eta aseguruengatik ordaintzen dutena igo da bereziki.