Saioak

Bziber proiektuak sare sozialei buruzko sei saio emango ditu datozen asteburuetan Arratian eta Durangaldean.

Tailerrak
Igorre. Igorren egingo dute lehenengo saioa, bihar. Lasarte aretoan elkartuko dira parte hartzaileak, 16:00etatik 20:00etara. Domekan, 09:30etik 13:30era batuko dira, leku berean.
Durango. Urriaren 23an Durangora iritsiko da proiektua. Berbalagunean elkartuko dira, 16:00etatik 20:00etara. Hurrengo egunean ere egingo dute tailer bat, leku eta ordu berean.
Berriz. Berrizko Kultur Etxean elkartuko dira urriaren 23an, 09:30etik 13:30era.
Elorrio. Urriaren 24an Elorrion izango da saioa, 09:30etik 13:30era.