Digitalizazioaren Hariak egitasmoa aurkeztu dute

Digitalizazioak gazteen harremanetan nola eragiten duen hausnartuko dute, urrian eta azaroan, Bermeon. Azkue fundazioak Digitalizazioaren Hariak egitasmoa aurkeztu zuen atzo. Hausnarketa egiteaz gain, gazteek gaitasun digital kritikoa garatzea du helburu.

Bermeoko Eleizalde ikastolako, Sagrado Corazoneko eta I. Arozena B. Barrueta BHIko DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleek parte hartuko dute proiektuan. Ikastetxeetan, jarduera praktikoen bidez egingo dute gogoeta prozesua.

Ikastetxe guztietako ikasleen aurrean ezagutaraziko dituzte prozesu horretan lortutako azken emaitzak. Abenduan emango dute ondorioen berri.