Beste proiektu batzuk

Eusko Jaurlaritzak, Ihoberen bitartez, tokiko ekoberrikuntzarako hamabi proiektu finantzatuko ditu Bizkaian.

Urduña

Eskola publikoko jolastokia. Birnaturalizatu egingo dute, hiri barruan babesleku bat sortzeko. Bero boladen ondorioak arindu eta uholde arriskuak murriztuko ditu.

Belandia. Landa liburutegiaren kanpoaldeko espazioa klimaren arabera egokitzeko irizpideei jarraituz egokituko dute. Eraikina ere irizpide berekin egokituko dute.

Amoroto

Hiri antolamenduko plana. Klima aldaketa hiri antolamenduko plan orokorrean txertatzeko informazioa, jarraibideak eta egokitzapen neurriak prestatuko dituzte, plana idazteko.

Bakio

Akuiferoa. Klima aldaketara egokitzeko, kontserbazio eta hobekuntza jarduketak egiteaz gain, monitorizazio sare bat jarriko dute.

Durango

Hiri azpiegitura berdea. Alienaldeko berdegunea Europako Batasunaren Biodibertsitatearen Estrategiaren Hiria Ekologizatzeko Planaren bitartez egokituko dute.

Santurtzi

Iparragirre etorbidea. Oinezkoentzako leku gehiago izango dute, arkitektura oztopoak kenduko dituzte, eta zuhaitz eremuak sortuko dituzte.

Muxika

Aparkalekua. Klima aldaketara egokitzeko konponbideak ezarriko ditu udalak Ibarruriko aparkalekuan.

Sestao

Lugorriak. Lurzoru emankor bihurtuko dituzte, belardi autoktono eta abeltzaintza leheneratzailearekin.

Zamudio

Organikoa. Bermikonpostatze instalazio bat jarriko dute herriko ikastetxean.

Bilbo

Maria Diaz Harokoa kalea. Korridore berde bihurtuko dute.

Balmaseda

Ekogunea. Baratzeak, konpostatze gunea, ibaiertzeko basoa eta anfibioentzako urmaela izango ditu.