Amoroton eta Mendexan, medikua, erdizka

Udaberrian mediku barik geratu ziren Amoroton eta Mendexan. Harrezkero hainbat protesta egin dituzte, Lea-Artibaiko gainontzeko herri txikietakoekin. Izan ere, uda sasoian herri guztietatik Lekeitioko osasun zentrora joan behar izan dute. Joan den martitzenetik Amoroton eta Mendexan medikua dute berriro. Halere, erdizka itzuli da zerbitzua: ordu batzuez egongo da herriotan; gainontzekoak Lekeitioko zentroan igaroko ditu. Osakidetzak aitortu du asko kostatzen zaiola lehen arretako postuak betetzea.