Lointekek bihar hasiko du liga, Malosten

Emakumezkoen Espainiako saskibaloi ligaren lehenengo jardunaldia asteburu honetan lehiatuko da. Gorengo mailan zortzigarren urtea beteko du Lointek Gernika Bizkaiak, eta Eurocup Women txapelketan bosgarren urtez ariko dira. Liga etxean hasiko dute, bihar, 18:30ean: Malosten jokatuko dute, Gran Canariaren aurka, 500 ikusle harmailetan direla. Europan talde “zaila” egokitu zaiela uste dute, baina fisikoki “prest” daudela diote.