Aurrekontua

Bizkaiko Foru Aldundiak, iraupen luzeko zainketetan trantsizioa sustatzeko planaren ildoak eta epeak iragartzeaz gain, programa bakoitzera bideratuko duten aurrekontuaren berri ere eman du.

Atalez atal ezarritakoa

Bizikidetza unitateak. Datozen bi urteetan bizikidetza unitateak garatzeko, 113 milioi euro inguruko aurrekontua aurreikusi dute.

EtxeTIC eredua. Bizkaiko Foru Aldundiak 22,5 milioitik gora inbertituko ditu 2021etik 2023ra bitartean EtxeTIC eredua garatzeko.

Erreferentziazko zentroak. Eskualdeetako erreferentziazko egoitzak garatzeko, 43,6 milioi eurotik gorako aurrekontua aurreikusi dute 2021etik 2023ra bitarteko eperako.

Profesionalen prestakuntza. Zainketen arloan profesionalen trebakuntza hobetzeko, 5,4 milioi euroko inbertsioa egingo dute 2023ra arte. 16.000 prestakuntza ordu eskaintzeko modua egingo du aurrekontu horrek.