Ekitaldiak

Euskal Herriko Andrabanda Feministen Topaketako ekintza guztiak Ondarroako Zaldupe eskola publikoaren jolastokian egingo dituzte, bihar.

Ongietorria eta aurkezpena

10:00. Beatriz Egizabal, pailazoa.

Hitzaldia

10:30. Jabetu, antolatu eta kaleak hartzen, Ainara Sarasketa eta Arantxa Vicedo batukada feministen prestatzaileak.

Hausnarketa

11:00. Andrabanda feministak ehuntzen, Euskal Herriko andreen banda feministen ekarpenak.

Topaketaren ondorioak

12:00. Esandakoak jaso eta laburbilduko ditu Beatriz Egizabal pailazoak, umorez.

Kalejira

13:30. Andreen bandak batera aterako dira, perkusioa eta ahotsak uztartuz.

Bazkaria

15:00. Herri bazkaria.

Kontzertua

18:00. Arantxa Vicedo.