Birusaren biktimak oroitzeko leku bat jarriko dute Bilbon

Bilboko Udalak koronabirusaren biktimak gogoratzeko leku bat gordeko du Casilda Iturrizarren parkean. Plaka bat jarriko dute parkeko gune batean. Horrez gain, osasun langileek egindako lanari ere aitortza egingo diote. Bilboko intermodala hartzen duen plazari osasun langileak oroitzen dituen izena jarriko diote. Hala iragarri zuen Juan Mari Aburto alkateak martitzeneko ezohiko bilkuran.