‘Encontrarte’

Irailaren 19ra arte hainbat jarduera antolatu ditu Encontrarte elkarteak Balmasedan, izen bereko erakusketaren barruan.

Erakusketa piktorikoa

Ostegunetatik igandeetara. Erakusketa ostegun eta ostiraletan goizez eta arratsaldez egongo da zabalik. Larunbat eta igandeetan, berriz, goizez bakarrik.

Bisita gidatuak. Gaur, bihar eta irailaren 10ean eta 11n.

Tailerra. Haurrentzako sormen tailerra egingo dute bihar, 11:30ean. Hilaren 11n, berriz, familientzako tailerra egingo dute.

Omenaldia. Roberto Zalbidea margolari eta Encontrarte erakusketaren sustatzaileari omenaldia egingo diote hilaren 9an.

Hitzaldia. Lapurtutako amatasunak hitzaldi solasaldia eta El eslabon perdido de Dios liburuaren aurkezpena, hilaren 16an.

Errezitala. Errezital poetikoa pianoarekin, hilaren 18an, 19:00etan, Klaret antzokian.

Izen ematea. Komeni da ekitaldiotan parte hartu nahi dutenek aurretik lekua hartzea Encontrarte.eu webgunearen bidez.