La Encartada

Ohiko bisita gidatuez eta makinak martxan erakusteko bisitez gain, hainbat aukera eskaintzen ditu Balmasedako La Encartada fabrika-museoak. Ezinbestekoa da aurretik izena ematea, 94-680 07 78 telefono zenbakira deituta edo laencartada@bizkaia.eus helbidera idatzita.

Berritu programa

Bisita bereziak. fabrika-museoan berreskuratu dituzten makinak martxan ikusteko aukera. Ekainaren 12an eta 26an, eta uztailaren 10ean eta 24an, 11:30ean eta 12:30ean.

Quadrilla ihes gela

Lagun artean. Larunbatero eskaintzen dute Quadrilla ihes gela, 12:00etan. Ezinbestekoa da erreserba egitea ohiko bideetan edota 688 784 534 zenbakian, WhatsApp bidez.

Familia Ginkana

Laugarren domeketan. Irailera bitarteko hilabeteetako laugarren domeketan eskainiko dute Familia Ginkana. Asmakizunak eta frogak egiteko trebetasuna erakutsi beharko dute parte hartzaileek. Zortzi eta hamabi urte bitarteko umeak dituzten familiek har dezakete parte. Helduek 5 euro ordaindu behar dute; txikiek, euro bat eta erdi. Telefonoz eta posta elektronikoaz gain, WhatsAppez ere egin daitezke erreserbak: 688 784 534.

La Encartada Moda 2021

Pasarela. Ekainaren 19an La Encartada Moda 2021eko pasarela egingo dute. 70 lagunentzako lekua egongo da, eta zozketa bidez aukeratuko dituzte bisitariok. Balmasedan bertan filmatutako lau fashion film ikusteko aukera ere izango da. Horrez gain, Moda, merkataritza eta etika. Eta orain zer? mahai ingurua egingo dute. Ekainaren 25etik uztailaren 4ra erakusketa bat egingo dute museoan.

Jakin beharrekoak

Ordutegia. Martitzenetik zapatura, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Domeka eta jai egunetan, 10:00etatik 14:00etara.

Zerbitzuak. Bisita guztiak gidatuak dira.

Prezioak. Sarrera orokorra, 5,5 euro. Murriztua —26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, elbarriak, langabeak, pentsiodunak, familia ugariak eta hamar lagunetik gorako taldeak—, 3,5 euro.