Bilboko Karmela gune okupatuak bost urte bete ditu

Bilboko Santutxu auzoko Karmela gune okupatu eta autogestionatuak bost urte bete ditu aurten. Urteurrena ospatzeko, egitarau berezia antolatu dute astebururako.

Gaur, zirkua egongo da Karmelako Sugoi zirku taldearen eskutik. Larunbaterako, egun osoko egitaraua antolatu dute, egun indarrean dauden osasun neurrietara egokituta. Besteak beste, azoka herrikoia, pailazoak, bazkaria, jolasak, ekitaldia eta kontzertuak izango dira.

Duela bost urte, auzoko hausnarketa prozesu baten ondorioz okupatu egin zuten Karmelo ikastola izandako eraikina, hainbat belaunaldiren parte hartzearekin, “auzotik eta auzoarentzako” gune berri bat sortzeko.