Eskakizun nagusiak

Miren Zubizarreta ELAko kideak azaldu duenez, hiru dira Bizkaiko autoeskoletako langileek patronalari egindako eskakizun nagusiak:

Hitzarmeneko gakoak

Soldatak erregulatzea. Autoeskoletako langileek azken 11 urteetan erosteko ahalmena “era nabarian” galdu dutela salatu dute. Horregatik, soldata taulak erregulatzea eta eguneratzea eskatu dute.

Genero arrakala. Batez ere, feminizatutako administrazioko sektoreari lotuta: soldatak igotzea eta, gaur egun dituzten 40 orduko lanaldiak murriztea, ordutegia arrazionalizatzearekin batera.

Erretiro aurreratua. Irakasleen adina arrisku faktore moduan kontuan hartu eta erretiro aurreratua ezarri ahal izateko neurriak hartzea, erretiro partziala eskubide moduan jasoz lan itunean.