Bilbo Basketek azken unean eutsi dio mailari

BILBO. Urte gogorra izan du Bilbo Basketek, eta azken unera arte mailaz jaisteko zorian egon dira. Hala ere, azken jardunaldian Badalonari 94-73 irabazita, mailari eutsi diote. Espainiako gorengo mailan (Endesa Liga) jarraituko dute. “Jokalariek posible zela sinistu dutelako lortu dugu”, esan du Alex Mumbru entrenatzaileak.