Artxandako begiralekuak, udazkenean

Udazkenean hasiko ditu Bilboko Udalak Artxanda mendiko errepidea berritzeko lanak. Iragarritako proiektua egokitu, eta, Enekuritik barik, Berriz auzotik abiatuko da. Oinezkoentzako bidea izango du alboan, eta hiria ikusteko begiralekuak egingo dituzte. 4,3 milioi inbertituko ditu, eta hamasei hilabete iraungo dute lanek.