Etxe kaleratzeak

Asteazkeneko kaleratzeaz gain, AZETek maiatzean Bilbon beste hiru etxe kaleratze egongo direla salatu du.

1. Leonor. Alokairua ez ordaintzeagatik salatu zuten etxeko jabeek. Hilaren 13an dago aurreikusita haren kaleratzea. Sindikatuak salatu duenez, egoera “tamalgarrian” dago etxea, eta “irregulartasun handiak” pairatu ditu. Besteak beste, etxea higiezin agentzia baten bidez alokatu arren, enbargo egoeran zegoen hara lekualdatu zen egunetik.

2. Judith. Iazko martxoan, pandemia hasi berri zela, kalean geratu zen Judith: haurdun eta langabezian. Udal etxebizitza bat okupatzea erabaki zuen, eta hura ere maiatzaren 13an kaleratua izateko arriskuan dago.

3. Ana. Udal etxebizitza batean bizi da Ana. Etxea haren senarraren izenean zegoen, eta, hura hildakoan, “tramite arazo” batzuen ondorioz, kaleratua izateko agindua jaso du. Maitzare 14rako dago aurreikusita.