Bisita gidatuak

Barakaldoko Natur Gelak kudeatzen ditu Ramon Rubial lorategi botanikoan eta Munoa jauregiko lorategian egiten diren bisita gidatuak. Euskaraz zein gazteleraz, biek biltzen duten landaredia eta intsektuen aniztasunaren berri izango dute bisitariek. Bisita gidatuak doakoak dira, baina izena eman behar da Natur Gelan.

GAUR, LORATEGI BOTANIKOA

Bisita gidatua

11:30. Ramon Rubial lorategi botanikoan bizi diren intsektuen eta landareen berri emango duen bisita gidatua egingo dute. Euskaraz izango da, eta ordu eta erdi iraungo du.

BIHAR, MUNOA JAUREGIA

Bisita gidatua

11:00. Munoa jauregia inguratzen duen diseinu ingeleseko lorategira bisita gidatua egingo dute, gazteleraz. Han dauden landare eta elementuen berri izango dute parte hartzaileek.

12:30. Munoa Jauregiko lorategira eguneko bigarren bisita egingo dute. Kasu honetan, azalpenak euskaraz emango dituzte.

APIRILAREN 28-AN, LORATEGI BOTANIKOA

Bisita gidatua

11:30. Ramon Rubial lorategi botanikora bisita gidatua egingo dute, gazteleraz.