Glovo epaitzen ari dira, Bizkaiko auzitegian

Berrehun banatzaile baino gehiago salatzaile direla, Glovoren aurkako epaiketa egiten ari dira, Bizkaiko Probintzia Auzitegian. Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskaritzek ipinitako salaketa dago epaiketaren oinarrian.

Iruzur egitea leporatzen diote Glovo enpresari, bere banatzaileak edo rider-ak autonomo faltsu moduan kontratatzeagatik. Hain zuzen ere, 2018. eta 2019. urteetan langile horiek autonomo faltsu moduan erabili izana egozten zaio Glovori, eta, beraz, langile horiek kontratatu eta Gizarte Segurantzari dagokiona ordaintzea eskatzen diote.

Besteak beste, ELA, LAB eta UGT sindikatuek daramate langileen defentsa. Gasteizen, Donostian eta Iruñean ere martxan dira Glovo epaitzeko prozesuak.