Jaurlaritza: AHTa Bilbora, 2027rako ere ez

Eusko Jaurlaritzak berriro atzeratu du abiadura handiko trenaren lanen bukaera data: Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuaren arabera, 2027rako amaituko dira. Baina orduan egiteke egongo da Bilborako sarbidea, tramitazioak egin gabe daudelako.

Abandoko geltoki intermodal berrira iritsiko da, lurpetik. Han, metroaren lehen, bigarren eta laugarren lineekin, Renfe aldirietako C-1, C-2, C-3 lineekin, FEVEren lineekin egingo du bat.