Esandakoak

Bilboko Udaleko osoko bilkurak metroaren laugarren linearen proiektu eraikitzailea 2022ko lehen seihilekoan lizitatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, «posible bada». EH Bilduk aurkeztutako mozioa izan da: jatorrizko testuak «2021 amaitu aurretik» esaten zuen, baina 2022ra atzeratzea hitzartu zuen udal gobernua osatzen duten EAJ eta PSE-EErekin. Soilik PPk bozkatu du aurka.

«Urtebeteko atzerapena du ikerketa informatiboak, eta ezin da gehiago atzeratu. Udalak argi esan behar du metroaren laugarren linea egiten hastea ezinbestekoa dela». Bruno Zubizarreta (EH Bilduko zinegotzia)

«Gauza bera dira bukaeran ‘posible bada’ gehitzea eta ezer ez esatea. Beti gabiltza ‘posible bada’ esaten, eta, azken hogei urteetan, inoiz ez da posible izan». Carlos Garcia (PPko zinegotzia)

«Prozesu parte hartzailea erabat gidatuta dago, herritarrek alternatiba bi baino ez dituztelako aukeratzeko». Ana Viñals (Elkarrekin Podemoseko zinegotzia)