Durangoko egitaraua

Durangoko 1937ko bonbardaketa oroitzeko hainbat ekintza antolatu ditu udalak, herriko elkarteekin. Izena eman behar da ekintza gehienetarako.

Martxoak 28

‘Anzola, Euskal Robert Capa’. Durangoko bonbardaketaren argazkiak atera zituen gudariari buruzko erakusketa. Maiatzaren 30era arte, Arte eta Historia Museoan.

Martxoak 30

19:00. Guillermo Otanoren hitzaldia, Landako Elkartegian: Conflictos armados y control de los recursos naturales.

Martxoak 31

08:30. Lehen aire erasoaren alarma-hotsa jotzea, Andra Mariako kanpandorrean.

10:00-19:00. Sua biktimen omenez, Andra Mari elizpean.

12:00-19:00. Lekukoen testigantzak jasotzen dituzten bideoen emanaldia.

12:00. Giza eskubideen aldeko adierazpena, ikastetxeetako ikasleen ahotik.

17:45. Bigarren aire erasoaren alarma-hotsa jotzea.

20:00. Bonbardaketan hildakoei oroimen ekitaldia, Andra Mari Elizpean.