Bizkaiko eskaintza

La Arboleda aterpetxea

LA ARBOLEDA ATERPETXEA

Trapagaran. Garai batean Europako meatze ustiapenik garrantzitsuena izan zen eremuan dago La Arboleda aterpetxea. Gaur egun, naturak sortutako lakuen edertasunagatik da ezaguna eremu hori. Janaria aterpetxean bertan egiten dute. Jolasleku estalia, kirol esparruak eta umeentzako parkea ditu.

Lapurreketa

LAPURREKETA BASERRI ESKOLA

Dima. Lapurreketa baserri eskola ingurune natural betean dago, Urkiolako eta Gorbeiako parke naturalen artean. Barrualdea gela handietan bereizita dago. Besteak beste, jarduera aretoak, gela interaktiboa, tailer aretoak, korta, ortua, berotegiak eta saskibaloi pista ditu. Janaria aterpean bertan egiten dute.

Lurraska

LURRASKA INGURUGIRO ZENTROA

Ajangiz. Lurraska ingurugiro zentroa Urdaibaiko biosferaren erreserbaren erdian dago. Zenbait areto eta tailerretarako eremu izateaz gain, ludoteka eta egur labea ditu. Hainbat animalia dituzte aterpetxean: ardiak, behiak, zaldiak, oiloak eta untxiak, besteak beste. Otorduak aterpetxean bertan prestatzen dituzte.

Meakaur

MEAKAUR ATERPETXEA

Morga. Naturan eta nekazaritza gunean sartuta dago. Besteak beste, erabilera anitzeko egongelak, ludoteka, ikus-entzunetarako materiala, mahai jokoak, futbolina edota billarra daude. Kanpoan ere leku zabala dute. Ping-pong mahaiak eta estali gabeko frontoia daude atari zabalean. Jatekoa aterpetxean bertan egiten dute.

Gorlizko aterpetxea

GORLIZKO ATERPETXEA

Gorliz. Gorlizko aterpetxea Astondoko hondartza parean dago. Hainbat jardueretarako hainbat gune ditu barrualdean, eta kanpoaldean, berdeguneak. Besteak beste, aterpetxeak, jokoak, irtenaldiak, herri kirolak, tailerrak edota mendi ibilaldiak eskaintzen dituzte. Janaria aterpetxean bertan gertatzen dute.