Ibai Perez nagusi Palako Banakako Txapelketan

Ibai Perez sestaoarrak irabazi zuen Palako Banakako Txapelketa, joan den zapatuan. Esteban Gaubekari gailendu zitzaion lautik hiru jokotan. Aurreikuspenak gainditu ditu Perezek, sorbaldako arazoak izan baititu txapelketa hasi aurretik, eta bursitisa izan du.

Urtarrilaren 30etik martxoaren 13ra bitarte jokatu dituzte txapelketako partidak. Den-denak lehiatu dituzte Bizkaia pilotalekuan, Bilbon.