Egitaraua

Bihar hasi eta martxoaren 21era arte egingo dute 8. Lekuek jaialdia, Gernika-Lumon. Aurten, hiru tokitan bilduko dira ekintza gehienak: Astra kultur fabrikan, Iparragirren eta Lizeo antzokian. Kontzertuek izango dute protagonismorik handiena. Sarrera asko agortuta daude jada.

Bihar, larunbata
18:00. Metral Fabrikaren kontzertuak: Teksuo eta Knives, Astran.

Martxoak 14, igandea
11:00. Kartel serigrafia tailerra,  Astran.
13:00. Akatsa da bidea erakusketaren aurkezpena, Ramon Zabalegi eta Nagore Legarretaren eskutik. Erakusketa Astrako 1. solairuan egongo da ikusgai, aste osoan.
14:00. Rüdiger, Astrako 1. solairuan.
17:00. Tashakor, Astrako 1. solairuan.

Martxoak 15, astelehena
19:00. Izar Beltz Ateneoaren historia biltzen duen liburuaren aurkezpen ekitaldia, Andoni Fernandez idazlearen eskutik.
19:00. Felineren kotzertua, Iparragirren.

Martxoak 16, asteartea
19:00. Zinekluba. Western Stars filma, Lizeon.

Martxoak 17, asteazkena
19:00. Rockumentala, Iparragirren.

Martxoak 18, osteguna
19:00. Zinekluba. Yesterday, Lizeon.

Martxoak 19, ostirala
12:00. Mugan izeneko erakusketaren aurkezpena, Elai Alai Aretoan.
17:30. Punky Reggae Party III: Azken Sustraiak eta Euskatalites, Astran.
19:00. Rita Payés & Elisabeth Roma, Lizeo antzokian.

Martxoak 20, larunbata
13:30. Elle Belga, Astrako 1. solairuan.
17:00. AIAMA & Aneguria eta Labana, Astran.
19:45. Vulk, Iparragirren.

Martxoak 21, igandea
13:00. Matt Horan, American Folk Singer, Iparragirren.
17:00. Kafea eta galletak: disko entzunaldia eta kontzertua, Peru Gabeteren eskutik, Astran.